XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giza-baliabideak. Pertsonala

San Juan de Dios Ospitale Psikiatrikoan pertsonal plantila osotua daukagu, bai osasun zerbitzuen aldetik eta baita beste zerbitzu osagarrien aldetik ere.

Guzti honek zainketa egokia eta gaixo psikiatrikoen tratamendua bermatzen ditu.

Ospitalean 178 lagunek egiten dute lan: hauetatik gehiengoa plantilan dago eta besteak adostutako zerbitzuen bidez ari dira lanean.

Zentruko plantila 131 langilek osatzen dute.

Hauetatik erdia baino gehiago erizaintza arlokoak dira: ATS-ak eta klinika laguntzaileak.

Medikuntzari dagokionez, psikiatra, psikologo, farmazeutiko eta asistente sozialak osatzen dute.

Terapeuta okupazionalek, monitore okupazionalek eta langile sozialek eritetxearen laneko organigraman betetzen duten papera berebizikoa da.

Eta hauen lana, zuzendaritzako, administrazioko eta beste zerbitzu orokor batzuetako (mantenimendua, harrerako pertsonala, arropa biltegia) langileen ihardunarekin osatzen da.

Ospitalearekin adostutako zerbitzuek (47 langile) garbiketa, sukaldea eta giza-baliabideak hartzen dituzte euren gain.